Testuingurua
Pippok astiro-astiro luzatzen du eskua, atzeratu, besteei begiratzen die; gero kontratuari begiratu eta burua astintzen du.
Jojo batarengandik bestegana doa, baina guztiek uko egiten diote sinatzeari.
Zarata oraindik handiagoa da.
Eli esnatu egin da eta begiak zabal-zabalik dituela begiratzen dio inguruan gertatzen ari denari.
Makinek beldurra ematen diote.
Wilma da Jojok kontratua azkena luzatzen diona.
Hartu papera eta luzaroan begiratzen dio, gero bere lagunei begiratzen die, irribarre garratzaz baiezkoa egin eta sutara botatzen dituen zatitxo ugaritan txikitzen du kontratua astiro eta arretaz.
Sua une batzuetan berbizi egiten da eta behin betiko itzaltzen da.
Pailazoek guztien erdian jartzen dute Eli eta inguratu egiten dute babesteko.
Makinen zarata ezin jasateko neurrian hazten da.
Oihala
PERTSONAIAK
JOJO, pailazoa, JOAN printzea ipuinean.
ELI, neska atzeratu mentala, printzesa ipuinean.
KALOPHAIN, printzesaren sorgin-ispilua.
(Emakumezko papera.)
ANGRAMAIN, armiarmatzarra, baita ESMERALDA ere, dama berde gisara.
(Gizonezko papera.)
JOAN printzearen BUFOIA.